2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

BULLYING-AREN PREBENTZIOA

Egunon lagunak!

Ikasleek, suposatzen da jada bullying-a zer den eta nola jokatuko hone aurrean dakitela, orduan, bullying-aren prebentzioarekin hasiko gara.

Bullying-a ekiditzeko biderik onena ikasleek errespetuz tratatzen ikastea da. Horretarako, jarduera berri bat proposatzen dizuet. Jarduera hau egitea oso erraza da, arin eginten da eta ez dira behar material asko, bakarrik kartulinak eta posits-ak. Jarduera hau 2. nahiz 3. zikloan jorratu daiteke.

Klasea bi zatitan banatuko da:

Lehenengo zatian, irakasleak klasearen erdian kartulina handi bat jarriko du. Jarraian, ikasleak hirunaka kartulinara joango dira eta bere eskua marraztuko dute, eta eskuaren barruan, gainontzeko ikasleak ondo tratatzeko egin ahal dutena idatziko dute. Ondoren, irakasleak, altuan irakurriko ditu eta klaseko horman pegatuko du kartulina.

Klasearen bigarren partean, ikasle bakoitzari posits bat emango zaio eta bertan ikasle bat beste bati edo berari ondo tratatuko ez baluke nola erreakzionatuko zuten edo zer egingo zuten idatzi beharko dute. Amaitzean, horman pegatuko dituzte eta irakasleak berriro ere altuan irakurriko ditu. Txarti daudenak kenduko ditu eta ondo daudenak goraipatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina