ASTEKARIA



IKT

2015/10/13

Lehenengo gure ikasle fitxa egin dugu, hor gure datu pertsonalak ipini ditugu eta e-gelara igo dugu. Egia esanda, ez nekien nola igotzen ziren dokumentuak e-gelara eta gaur ikasi dut.
Ondoren, binaka, hamar galderako galdetegi bat egin dugu. Hasieran gutxi batzuk bakarrik genekien egiten, baina gero guztien artean zuzendu dugunean, ez genekizkienak apuntatu eta ikasi ditugu; adibidez, zer den software bat, hardware bat edo sistema eragile bat.
gmail-i buruz zenbait gauza ikasi ditut, adibidez, filtroak edo etiketak sortzen. Etiketak, bereziki, oso lagungarriak iruditu zaizkit gauzak ondo antolatutak izateko.



2015/10/20

Gaur blog-aren kontuarekin hasi gara. Lehenengo irakasleak blog-ei buruzko azalpen interesgarri bat eman digu powerpoint baten bitartez. Dena ondo ulertu dut eta oso baliagarria iruditu zait.
Horrela, bakoitzak hezkuntzarekin erlazionatutako gai bat aukeratu dugu eta blog-a sortzen hasi gara. Behin sortuta, irakasleak azalpen bat eman digu eta blog-a diseinatzen hasi gara. Oso interesgarria iruditzen zait blog-aren kontua nire iritzia jendeari erakusteko eta besteen iritziak ezagutzeko.
Geroago, lehenengo sarrera, blog-aren deskripzioa eta gelakideen esteka gehitu ditut.




2015/10/27

Irakasleak microsoft office picture manager nola erabili azaldu digo, oso erabilgarria iruditzen zait programa hau argazkiak moldatzeko.
Bloga disenaitzen erakutsi digu: fondoa, argazkiak…
Gero sarrera batean youtubeko edo vimeoko bideo bat nola ipini ikasi dugu eta sarrera berri bat argitaratu dugu youtubeko bideo batekin. Asko gustatu zait nire blogean bideo batzuk ipintzeko ideia daukadalako.
Ondoren, creative commons orrian sartu gara, lizentzia desberdinak ikusi ditugu eta bat itsatsi dugu blogean.
Bigarren klasean irakasleak taldeka egingo dugun lana azaladu du eta taldeak egin ditugu. Geroago textu txiki bat irakurri dugu, indibidualki galdera batzuk erantzun ditugu eta taldean bildu eta hausnarketa egin dugu.
Ondoren talde fitxa eta akta bat egin dugu, baina ezin izan dugu gauza askorik egin bi taldekide besterik ez garelako egon.



2015-11-10

Gaur word-a hobeto erabiltzen ikasten hasi gara, irakasleak word-ari buruz ez genekien gauza asko erakutsi digu, adibidez, testuak alfabetuki ordenatzen, pie de pagina ondo jartzen, eskema sortzea eta mailak aukeratzen, taulak koloreztatzen, bibliografia forma errazean jartzen, aurkibidea ipintzen...
Oso interesentea iruditu zait klase hau word-a orokorrean asko erabiltzen delako eta nik, pertsonalki, gauza guztietarako erabiltzen dut.
ondoren, binaka ariketa bat egin dugu eta word-ari buruz ikasi ditugun gauzak praktikan jarri ditugu.
bigarren praktikan taldeka jarri gara eta google sites bat eratu dugu eta nola erabiltzen den ikasi dugu. Gauzak non jarriko ditugun eta egingo dugun lana zertaz joango den azaldu digu irakasleak.
Geroago, ikasle fitxa amaitu dugu eta lanaren egoera pentsatzen hasi gara.




2015-11-17

Gaur ia klase guztia eman dugu talde lana egiten. Galdera eragileari erantzuten dizkioten hipotesiak gauzatu ditugu eta gero gaitasun teknologikoei buruz bideo bat ikusi dugu.
Irakasleak lanaren hurrengo pausuak azaldu dizkigu eta lanari ekin diogu. Taldearen lanaren planifikazioa antolatu dugu kronograma bat eginez.
Ondoren, curriculumean informazioa tratatzeko eta teknologia digitala biltzeko gaitasunaren puntua irakurri eta gero, Jordi Adell-en bideoaren manpa kontzeptual bat gauzatu dugu.
Amaitzeko, irakasleak hurrengo lanaren puntua azaldu digu eta deliciousen erregistratu gara. Oso interesgarria iruditzen zait aplikazio hau. honi esker interesgarriak diren orrialdeen linkak gorde ahal dituzu, eta beste egun batean berreskuratu. gainera, beste ordenagailu bat erabiltzen baduzu ez da ezer gertatzen, linkak orrialdean gordeta geratzen dira.
Azkenik, gaur jorratu ditugun lanak Goggle sites-era igo ditugu eta aktak egin ditugu.

Lanari dagokionez, gaur arte apur bat galduta geunden baina irakasleari berriro azaltzeko eskatu diogu eta orain guztiz argi daukagu lanaren mamia eta zereginak. Egia esanda, lana oso erreala eta interesgarria iruditzen zait.


2015-11-24

Gaur klasea guztia eman dugu talde lanak egiten.
Lehenengo, etxean egin ditugun esteken fitxak partekatu ditugu, gero, egoeraren birdefiniketa burutu dugu denon artean eta ondoren materialaren disenuarekin hasi gara. Amaitzeko, egindakoa, aktak eta kronograma Goggle Sites-era igo dugu.
Oraindik amaitu ez dugun arren, oso ondo goaz lanarekin eta giro oso ona dago taldean. Denok parte hartzen dugu eta aportazioak egiten ditugu eta elkarlanean ederki aritzen gara. Egia esanda, oso gustora nago taldearekin.
Egiten ari garen lana ere oso interesgarria iruditzen zait. Gure irakasle-etorkizunean eman ahal den egoera bat izan daiteke, izan ere, praktiketan egon naizen ikastetxean, honekin zerikusia zuen arazo bat zegoen.


2015-12-08

Gaur azken eguna izan. 
Lehenengo klasean talde lana amaitu dugu. Esan behar dut oso eroso egin dudadala lan talde honekin. Guztiek aportazioak egin ditugu eta lan polit bat atera zaigu. 
Bigarren klasean talde guztiak gure lana aurkeztu ditugu. Guk, azken taldea izan arren, oso ondo aurkeztu dugu gure lana.
Esan behar dut irakasgai hau oso interesgarria iruditu zaidala eta etorkizun batean lagungarria suertatuko zaidala zihur nagoela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina