2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

BULLYING-AREN HAUSNARKETA


Kaixo algunak!

Sarrera honekin jarduerekin amaitu dugu. Jarduera honetan ikasleak bullying-aren gaiaz ikasi duten guztia ebaluatu dugu, horretarako, ebaluazio bat egingo da ikasle guztiekin.

Ebaluazioa klasean bertan egingo da eta ez dira behar material berezirik. Noski, gainontzeko jarduerak egin duten ikasleekin garatuko da, hau da 2. edo 3. zikloko ikasleekin.

Ebaluazioa jorratzeko, irakasleak, klasearen hiru leku desberdinetan hiru folio jarriko ditu hiru marrazki desberdinekin. Lehenengoan aurpegi alai bat marraztuko du, bigarrenean aurpegi normal bat eta hirugarrenean aurpegi haserre/triste bat. Ondoren irakasleak esaldi batzuk esango ditu, adibidez: bullying kasu bat ikusten baduzu irakasleari esan behar diozu. Orduan, irakasleak ikasleei azladuko die ados badaude aurpegi alaian jartzeko, guztiz ados ez badaude normalean eta des-ados badaude aurpegi tristean jarriko beharko direla. 

Jarduera-ebaluazio honekin, irakasleak ikusiko du ikaslek ikasi dutena eta ikasi ez dutena eta gai hau berriro jorratuko duen edo ez hausnartuko du. Gainera, ikasleek gainontzeko klasekideak pentsatzen dutena ikusiko dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina