2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

BULLYING-AREN PREBENTZIOA


Kaixo lagunak!

Bullying-aren prebentzioarekin jarraituko dugu, eta horretarako, beste jarduera bat proposatzen dizuet.

Jarduera honetan, ikasleak pertsonak daukaten eskubide batzuk ikasiko dituzte modu dinamiko baten bidez, eta gainera, talde lana sustatuko dugu. Jarduera hau klasean bertan egin daiteke, baina areto nagusi bat lortu ahal baduzue, hobeto. Ez dira behar materialik, bakarrik ikasleen koperazioa eta gogoak.

Jarduerarekin hasteko, irakasleak lau edo bost-eko taldeak egingo ditu, klasearen tamainaren arabera. Ondoren, irakasleak pertsonak dauketan honako eskubide hauek irakurriko ditu altuan:

  • Nadie debe pegarme, ni darme empujones, ni hacerme daño fisicamente.
  • Nadie debe amenazarme, ni atemorizarme.
  • Nadie debe quitarme ni estropear mis cosas.
  • Nadie debe insultarme, burlarse ni reirse de mi.
  • Nadie debe excluirme del grupo, ni impedirme que juegue con mis compañeros/as

Orduan, talde bakoitzari eskubide bat egokituko zaio eta horren inguruan antzerki txiki bat egin beharko dte, eta gainontzeko klasekideen aurrean aurkeztu.

2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

BULLYING-AREN PREBENTZIOA

Egunon lagunak!

Ikasleek, suposatzen da jada bullying-a zer den eta nola jokatuko hone aurrean dakitela, orduan, bullying-aren prebentzioarekin hasiko gara.

Bullying-a ekiditzeko biderik onena ikasleek errespetuz tratatzen ikastea da. Horretarako, jarduera berri bat proposatzen dizuet. Jarduera hau egitea oso erraza da, arin eginten da eta ez dira behar material asko, bakarrik kartulinak eta posits-ak. Jarduera hau 2. nahiz 3. zikloan jorratu daiteke.

Klasea bi zatitan banatuko da:

Lehenengo zatian, irakasleak klasearen erdian kartulina handi bat jarriko du. Jarraian, ikasleak hirunaka kartulinara joango dira eta bere eskua marraztuko dute, eta eskuaren barruan, gainontzeko ikasleak ondo tratatzeko egin ahal dutena idatziko dute. Ondoren, irakasleak, altuan irakurriko ditu eta klaseko horman pegatuko du kartulina.

Klasearen bigarren partean, ikasle bakoitzari posits bat emango zaio eta bertan ikasle bat beste bati edo berari ondo tratatuko ez baluke nola erreakzionatuko zuten edo zer egingo zuten idatzi beharko dute. Amaitzean, horman pegatuko dituzte eta irakasleak berriro ere altuan irakurriko ditu. Txarti daudenak kenduko ditu eta ondo daudenak goraipatu.

2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

BULLYING-A EZAGUTZEN

Aspaldiko lagunak!


Sarrera honekin bullying-a nola ekiditu daitekeen azaltzen jarraituko dut. Beste sarreretan esan dudan bezala, ikasleek bullying-a zer den eta honen aurrean nola jokatu ikasi behar dute. 

Irakasleak zihurtatu behar du ikasleek bullying-a zer den eta hone aurrean nola jokatu dakitela. Horretarako, beste jarudera bat proposatzen dizuet. Jarduera hau, edozein klasean egin daiteke ez duelako inolako material berezirik behar, eta 3. ziklora dago zuzenduta.

Irakasleak ikasleei, banaka, komiki bat egiteko esango die. Komikian noizbait bizi edo ikusi duten bullying egoera bati buruz izan beharko da, eta inoiz ez badute bizi edo ikusi honelako egoera bat, asmatu egin beharko dute.
Amaitzean, taldean jarriko dira eta ikaskideekin partekatuko dute . Irakasleak taldez talde joango da guztiak ikusiz, eta akatsen bat edo jokaera desegokiren bat ikusten badu, zuzendo egingo du.

Jarduera honen helburua irakasleak ikasleak bullying-ari buruz daukaten idea eta nola jokatuko luketen honen aurrean ikustea da.

2015(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

BULLYING-A EZAGUTZEN


Aupa lagunak!

Sarrera honekin bullying-a nola ekiditu ahal daitekeen azaltzen jarraituko dut.Horretarako, bullying-a ezagutzen jarraituko dute ikasleek, eta horrelako egoera bat ikusten badute nola jokatu argituko dugu.

Horretarako beste jarduera batu proposatzen dizuet, beste bideo batekin. Jarduera klasean bertan burutu daieteke arbela digital bat badaukazue. Aurrekoa bezala, bereziki 3. ziklora zuzenduta dago, baina 2. ziklorako moldatu ahal daiteke ere bai.

Hasteko, irakasleak honako bideo hau jarriko du:




Bideoa ikusi ostean, irakasleak hurrengo galderak planteatuko ditu eta ikasleak folio batean idatzi beharko dituzte:
·         -Nola pentsatzen duzu sentitzen dela ume protagonista?
·         -Nondik ateratzen da heroia?
·         -Zer botere duela esaten dio heroia umeari?
·         -Zer pentsatzen duzue umea egin duenaz? (egoera irakasleari kontatzea)
·         -Nola sentitzen da umea kontatzen duenean?


Denbora ematen badu, nahi duenak altuen azaldu dezake ipini duena. Hala ere, irakasleak etxera eramango ditu folio guztiak eta horrela ikasleak zer pentsatzen duten jakingo du eta hurrengo egunean akatsak zuzenduko ditu azalpenak emanez.

2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

BULLYING-A EZAGUTZEN



Kaixo Lagunak!


Ba Bueno, Sarrera honekin bullying-a nola ekiditu ahal daitekeen azaltzen hasiko naiz. Bullying.a ekiditzeko egin behar den lehenego gauza bullying-a ezagutzea da, hau da, ikasleak bullying-a zer den eta identifikatzen jakitea.

Horretarako jarduera bat proposatzen dizuet. Jarduera klasean bertan egin daiteke, behar diren gauza bakarrak ordenagailu bat internetekin eta arbela digital bat dira. Jarduera hau Lehen hezkuntzako 3. ziklora zuzenduta dago bereziki, baina 2. zikloan ere egin daiteke apur bat moldatzen bada. jarduera hurrengoa da:
Lehenengo irakasleak ikasleei esango die paper betean idazteko eta marrazki bat egiteko zer den bullying-a beraientzat. Gero  6 pertsonako taldeetan ipiniko dira eta beste klase-kideei azalduko diete ipini dutena. Irakasleak talde guztietatik pasatuko da eta horrela ikasleek zer pentsatzen duten bullying-ari buruz jakingo du.


Geroago irakasleak azalpen orokor bat emango bullying-a zer de azalduz eta lehen ikusitako akatsak zuzenduz eta hurrengo bideoa jarriko du: 


Bideo honek nahiko argi uzten du zer den bullying-a eta bullying-aren ezaugarriak. Horrela, ikasleek argiago edukiko dute zer den bullying.a eta errazago identifikatuko dute.