2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

STOP BULLYING


Aupa lagunak! 

Blog honi amaiera eman behar diogu, espero du ni proposatutako jaruderak lagungarriak izatea eta klasean erabiltzea. 

Gogoratu bullying-a arazo oso larria dela eskolan eta bizitzan, horrezkero ez ahaztu inoiz hau ekiditzeko jarduerak egitea.

Amaitzeko , oso interesgarria iruditu zaidan bideo bat jarriko dizuet, bullying-a gelditzeko pausuak ematen duena. 



Hau da guztia, eskerrikasko blog honi arreta jartzeagaitik! eta gogoratu, gaur eta beti, ·stopbullying



2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

BULLYING-AREN HAUSNARKETA


Kaixo algunak!

Sarrera honekin jarduerekin amaitu dugu. Jarduera honetan ikasleak bullying-aren gaiaz ikasi duten guztia ebaluatu dugu, horretarako, ebaluazio bat egingo da ikasle guztiekin.

Ebaluazioa klasean bertan egingo da eta ez dira behar material berezirik. Noski, gainontzeko jarduerak egin duten ikasleekin garatuko da, hau da 2. edo 3. zikloko ikasleekin.

Ebaluazioa jorratzeko, irakasleak, klasearen hiru leku desberdinetan hiru folio jarriko ditu hiru marrazki desberdinekin. Lehenengoan aurpegi alai bat marraztuko du, bigarrenean aurpegi normal bat eta hirugarrenean aurpegi haserre/triste bat. Ondoren irakasleak esaldi batzuk esango ditu, adibidez: bullying kasu bat ikusten baduzu irakasleari esan behar diozu. Orduan, irakasleak ikasleei azladuko die ados badaude aurpegi alaian jartzeko, guztiz ados ez badaude normalean eta des-ados badaude aurpegi tristean jarriko beharko direla. 

Jarduera-ebaluazio honekin, irakasleak ikusiko du ikaslek ikasi dutena eta ikasi ez dutena eta gai hau berriro jorratuko duen edo ez hausnartuko du. Gainera, ikasleek gainontzeko klasekideak pentsatzen dutena ikusiko dute.

2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

BULLYING-AREN PREBENTZIOA


Aupa Lagunak! 

Sarrera honetan, bullying-aren prebentzioa garatzeko azken jarduera aurkeztuko dizuet.

Jarduera honetan, ikasleek sormena ladu beharko dute taldeka, bullying kasu bat eta konponbidea asmatuz. Jarduera honetan ere talde lana sustatuko dugu, oso garrantzitsua dena errespetua eta kooperazioa lantzeko. Jarduera hau klasean bertan egin daiteke, eta agian, bi klase iraungo du. Jarduera egiteko ez dira material berezirik behar eta 3. ziklora zuzenduta dago.

Jarduerarekin hasteko, irakasleak bost-eko taldeak egingo ditu. Ondoren, talde bakoitza Bullying egoera bat asmatu egin beharko du, honeri konponbide bat emanez. Irakasleak taldez-talde joango da galderei erantzuna emaez. Amaitzean, klasearen aurrean aurkeztu beharko dute, eta irakasleak zerbait taxrto ikusten badu, zuzenduko du.

Suposatzen da, proposatu dizuedan 6 jarduerak lantzen badituzuela, ikasleek bullying-a zer den eta nola jokatu honen aurrean jakindu dutela. Gainera, bullying-a egiteko gogoak kenduko zaizkie.