bullying-aren prebentzioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bullying-aren prebentzioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

BULLYING-AREN PREBENTZIOA


Aupa Lagunak! 

Sarrera honetan, bullying-aren prebentzioa garatzeko azken jarduera aurkeztuko dizuet.

Jarduera honetan, ikasleek sormena ladu beharko dute taldeka, bullying kasu bat eta konponbidea asmatuz. Jarduera honetan ere talde lana sustatuko dugu, oso garrantzitsua dena errespetua eta kooperazioa lantzeko. Jarduera hau klasean bertan egin daiteke, eta agian, bi klase iraungo du. Jarduera egiteko ez dira material berezirik behar eta 3. ziklora zuzenduta dago.

Jarduerarekin hasteko, irakasleak bost-eko taldeak egingo ditu. Ondoren, talde bakoitza Bullying egoera bat asmatu egin beharko du, honeri konponbide bat emanez. Irakasleak taldez-talde joango da galderei erantzuna emaez. Amaitzean, klasearen aurrean aurkeztu beharko dute, eta irakasleak zerbait taxrto ikusten badu, zuzenduko du.

Suposatzen da, proposatu dizuedan 6 jarduerak lantzen badituzuela, ikasleek bullying-a zer den eta nola jokatu honen aurrean jakindu dutela. Gainera, bullying-a egiteko gogoak kenduko zaizkie.

2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

BULLYING-AREN PREBENTZIOA


Kaixo lagunak!

Bullying-aren prebentzioarekin jarraituko dugu, eta horretarako, beste jarduera bat proposatzen dizuet.

Jarduera honetan, ikasleak pertsonak daukaten eskubide batzuk ikasiko dituzte modu dinamiko baten bidez, eta gainera, talde lana sustatuko dugu. Jarduera hau klasean bertan egin daiteke, baina areto nagusi bat lortu ahal baduzue, hobeto. Ez dira behar materialik, bakarrik ikasleen koperazioa eta gogoak.

Jarduerarekin hasteko, irakasleak lau edo bost-eko taldeak egingo ditu, klasearen tamainaren arabera. Ondoren, irakasleak pertsonak dauketan honako eskubide hauek irakurriko ditu altuan:

  • Nadie debe pegarme, ni darme empujones, ni hacerme daño fisicamente.
  • Nadie debe amenazarme, ni atemorizarme.
  • Nadie debe quitarme ni estropear mis cosas.
  • Nadie debe insultarme, burlarse ni reirse de mi.
  • Nadie debe excluirme del grupo, ni impedirme que juegue con mis compañeros/as

Orduan, talde bakoitzari eskubide bat egokituko zaio eta horren inguruan antzerki txiki bat egin beharko dte, eta gainontzeko klasekideen aurrean aurkeztu.

2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

BULLYING-AREN PREBENTZIOA

Egunon lagunak!

Ikasleek, suposatzen da jada bullying-a zer den eta nola jokatuko hone aurrean dakitela, orduan, bullying-aren prebentzioarekin hasiko gara.

Bullying-a ekiditzeko biderik onena ikasleek errespetuz tratatzen ikastea da. Horretarako, jarduera berri bat proposatzen dizuet. Jarduera hau egitea oso erraza da, arin eginten da eta ez dira behar material asko, bakarrik kartulinak eta posits-ak. Jarduera hau 2. nahiz 3. zikloan jorratu daiteke.

Klasea bi zatitan banatuko da:

Lehenengo zatian, irakasleak klasearen erdian kartulina handi bat jarriko du. Jarraian, ikasleak hirunaka kartulinara joango dira eta bere eskua marraztuko dute, eta eskuaren barruan, gainontzeko ikasleak ondo tratatzeko egin ahal dutena idatziko dute. Ondoren, irakasleak, altuan irakurriko ditu eta klaseko horman pegatuko du kartulina.

Klasearen bigarren partean, ikasle bakoitzari posits bat emango zaio eta bertan ikasle bat beste bati edo berari ondo tratatuko ez baluke nola erreakzionatuko zuten edo zer egingo zuten idatzi beharko dute. Amaitzean, horman pegatuko dituzte eta irakasleak berriro ere altuan irakurriko ditu. Txarti daudenak kenduko ditu eta ondo daudenak goraipatu.