Kaixo Lagunak!
Ba Bueno, Sarrera honekin bullying-a nola ekiditu ahal daitekeen azaltzen hasiko naiz. Bullying.a ekiditzeko egin behar den lehenego gauza bullying-a ezagutzea da, hau da, ikasleak bullying-a zer den eta identifikatzen jakitea.
Horretarako jarduera bat proposatzen dizuet. Jarduera klasean bertan egin daiteke, behar diren gauza bakarrak ordenagailu bat internetekin eta arbela digital bat dira. Jarduera hau Lehen hezkuntzako 3. ziklora zuzenduta dago bereziki, baina 2. zikloan ere egin daiteke apur bat moldatzen bada. jarduera hurrengoa da:
Lehenengo
irakasleak ikasleei esango die paper betean idazteko eta marrazki bat egiteko
zer den bullying-a beraientzat. Gero 6
pertsonako taldeetan ipiniko dira eta beste klase-kideei azalduko diete ipini
dutena. Irakasleak talde guztietatik pasatuko da eta horrela ikasleek zer
pentsatzen duten bullying-ari buruz jakingo du.
Geroago
irakasleak azalpen orokor bat emango bullying-a zer de azalduz eta lehen
ikusitako akatsak zuzenduz eta hurrengo bideoa jarriko du:
Bideo honek
nahiko argi uzten du zer den bullying-a eta bullying-aren ezaugarriak. Horrela,
ikasleek argiago edukiko dute zer den bullying.a eta errazago identifikatuko
dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina